Nortzuk gara

Atletismoa eta Mendizaletasuna uztartuz aritzeko sortu ginen 2012an. Hori bai, ez ginen hasiberriak mundu honetan, urte askotako eskarmentua baikenuen atleta, entrenatzaile eta antolatzaile gisa.

Durango Kirol Taldea izenarekin lehiatzen gara.

Momentuz ez dugu egoitza finkorik, baina ARRATSALDERO aurkituko gaituzue DURANGOKO Landako Atletismo PISTAN. Eta, noski, lehiaketa askotan ere bai.

Elorrion, Berrizen  eta Durangon ditugu gure Atletismo Eskolak. Ondarroa eta Markinakoekin, berriz, elkarlan akordioak mantentzen ditugu.

LORPENAK

2014/02/01  Sabadellen   (pista estalian) ESPAINIAKO KLUB BETERANOEN TXAPELKETA. Irabazleak

2014/07/04 Durangon (zabalean) ESPAINIAKO KLUB BETERANOEN TXAPELKETA. 3. Sailkatuak

2014/06/29 Cercedillan. MENDI LASTERKETEN ESPAINIAKO TXAPELKETA.  2.ak  Kluben sailkapenean. Gizonezkoan

2015/01/15 Berrizen. BIZKAIKO CROSS COUNTRY TXAPELKETA. Klub irabazlea

2015/06/14 Esgos. Galician. MENDI LASTERKETEN ESPAINIAKO TXAPELKETA.  BIGARRENAK Kluben sailkapenean, bai emakumeetan, baita gizonetan ere.

2015/12/13 Vitoria-Gasteiz. MARATOI ERDIKO Euskadiko TXAPELDUNAK bakarka eta TALDEKA.  Azken esprint ikusgarrian Ariznabarreta durangarra nagusitu zen (1.08.20) eta Euskadiko txapelketa irabazi zuen.

2016/01/17 BERRIZ. BIZKAIKO KROS TXAPELDUNAK TALDEKA Durango Kirol Taldearen garaipena: Gizonetan Durango Kirol Taldeak taldekako sailkapena irabazi zuen: Oier Ariznabarreta, Aitor Astorkia, Julen Ozaeta, Gotzon Solaegi, Ibon San Miguel, Ander Okamikak eta Javier Fontanedak osatu zuten taldea.

2016/02/13 PISTA ESTALIKO EUSKADIKO 200 metroko lasterketan TXAPELDUNA: Eneko Lanbarrik 200 metroko finala irabazi zuen (23.08) eta hori gutxi balitz, 400 metrotan brontzea jantzi zuen (51.0)

2016/05/15 Durangoko pistan, gazte eta junior mailako txapelketak: Eneko Lanbarrik urrezko domina irabazi zuen 400 metro hesietan eta 200 metroetako bigarren postuak (22.88) Espainiako txapelketarako sailkapena eman zion.

2017/06/25 Ainara Mugartegi Espainiako Jubenil mailan azpitxapelduna 400 hesiekin . subcampeona de España juvenil de 400 vallas. con 1.01.99

2017/06/25 Elchen beteranoen Txapelketa:

  • Javier Soberak, izugarrizko 48 metrotako markarekin irabazi du M-60ko mailan mailu jaurtiketa. Mailu astuna proba ere berak irabazi du eta pisuan, berriz, bigarrena izan da.
  • Javier Guridi, 100 eta 200 metrotan aritu da, M-50 kategorian. Bietan podiora igo da. Eta hektometro bikoitzean izugarriko markakin, 24.51.
  • Ines Perez, F-75 mailan abiaduran dominatzailea. Bi urrezko domina ekarri ditu.
  • Jon Mikel Trebolazabala, 400 metrotako urteko markari bi segundo kendu eta gero, seigarrena izan da bere distantzia maitatuenean (800m) 2.06.79.

2017/0625 Basaurin, Artundugako atletismo Topaketan Multilek irabazi dute, neskei puntu bat falta izan zaie podioara igotzeko.

2017/0625 Getafen, Alvaro Dominguezek metro bat hobetu du bere urteko marka txabalina jaurtiketan zazpigarrena izateko, 54,84m.