Araudia

DATA ETA LEKUA

VII Sorginen lasterketa, 2014ko Urriaren 5ean, goizeko 9:30etan izango da. Irteera eta Helmuga puntua:  San Juan Plaza Axpe.

IBILBIDEA
Lasterketa honek Urkiolako Parkea zeharkatzen du. Esparru honen babesa bermatzeko ez da onartuko edozein paper, plastiko edo zabor zirkuituan zehar jaurtitzea, markatutako puntuen kenduta. Araudi hau betetzen ez duenak karreratik kanpo geratuko da eta beste zigor administratiboei aurre egin beharko luke. Lasterketaren ezaugarriak, ondorengoa dira: -Luzera 25,6Km. -Desnibela 1.261m. -Gehiengo altuera 977 m. Larrano Mendatea
MAILAK

Maila guztietan gizonentzako zein emakumezkoentzako sariak egongo dira.

– Bertakoak (Atxondon erroldatuak).
– Beteranoak. 40 – 45 – 50 -55 -60 – 65 edo gehiagokoak.

IZEN EMATEA

Izena emateko epea: Uztailaren 25etik –Urriaren 2ra.

– Federatuak (Mendian): 18 €.
– Ez federatuak: 21 €.

-Epez kanpoko inskripzioak: 25 €.
-Egunean bertan: 30€

SEGURTASUNA

Antolakuntzak Ardura Zibileko eta Istripuko aseguruak izango ditu. Gurutze Gorriaren  laguntza izango dugu. Antolatzaileek parte-hartzaile guztiei mediku-azterketa bat egitea gomendatzen die. Norberak bere gain hartu beharko du kirol jarduerak dakarren arriskua.

SEINALEZTAPENA

Ibilbidea eta kilometroak behar bezala markatuta egongo dira, babeslearen zinta eta Km.en  kartelekin.

KONTROLAK

Probaren luze-zabalean antolakuntzak kontrol guneak  jarriko ditu. Bertatik igarotzea ezinbestekoa izango da, gune hauetan egingo baitira arauzko igarotze-kontrolak.

HORNIDURA PUNTUAK
  1. POL – POLeko iturrian ( 5,5 kma) – Likidoa
  2. 10 Kma- Likidoa
  3. TOPE – ARRAZOLA (15 km) – Likidoa – Janaria
  4. BETSAIDE (17,5km) – Likidoa
  5. San Roke 22. Kma Likidoa
  6. Helmugan AXPEN – Likidoa / Janaria
SAILKAPENA

Behin lasterketa amaituta, Axpeko frontoian argitaratuko dira.

Sailkapena argitaratu ondoren, 30 minutu egongo dira edozein erreklamazio egiteko. Denbora hori pasa eta gero, sailkapenak ofizialak izango dira.

 

GARAIKURRAK
  • Lehen hiru sailkatuak kategoria absolutuan (Emakumezkoak- Gizonezkoak)

Irabazleak ondorengo kategorietan:

  • Bertakoak (Atxondon erroldatuak).
  • Beteranoak. 40 – 45 – 50 -55 -60 – 65 edo gehiagokoak

 

 

DATU PERTSONALAK

Inskripzioan emandako datu guztiak, antolatzaileak bakarrik erabiliko ditu.

BESTELAKOAK

Araudian ez aipatutakoa antolatzailearen iritzian eta bona fide geratuko da.

ONARPENA

Inskripzioa egiterakoan, parte hartzaile guztiek onartzen dute Araudi hau ezagutzea eta bertan aipatzen denarekin ados egotea.

Bide batez bere irudia (argazkia, bideoa, etab.) web orrietan, karteletan eta erreportajeetan erabiltzeko baimena antolatzaileei ematen dietela.

Aipatutako irudia erabiltzeko baimena beroketatik sari emateraino ulertzen da.