• Talde barruko hiru korrikalari nabarmendu dituzte denboraldia agurtzeko egindako galan.

Hiru belaunalditako korrikalariak saritu zituzten, aurten adin tarte denetan lortutako emaitza onen erakusgarri. Javier Fontanedak munduko txapelketa irabazi du 10.000 metrotan eta baita Lyongo maratoi erdia ere. Oier Ariznabarretari, besteak beste, Bizkaiko kros txapelketan zein Espainiako Mendi Lasterketan egindako lana aintzatetsi gura izan diote. Ainara Mugartegi etorkizuneko kimuetako bat da eta aurten 300 metro hesietan Espainiako txapelketako finalera heldu da kadete mailan.

DKT taldeko kirolariek lorpen garrantzitsuak lortu dituzte aurtengo denboraldian: 11 domina beteranoen nazioarteko txapelketan, emakume zein gizonezko taldeen bigarren postuak Espainiako Mendi Lasterketen Txapelketan eta beteranoen Espainiako txapelketa, besteak beste.