Orkatz Beitia David Gutierrez patinatzailea baino gehiago izan zen Ezkurdin egindako erronkan.

korrika2_contentDurango Kirol Taldeak Atletismo Eguna  ospatu zuen zapatuan Durangoko Ezkurdi plazan. Gazteen askotariko erakustaldien ostean, durangarren artean ikusmina eragin zuen desafioa jokatu zuten Orkatz Beitia DKTko kideak eta David Gutierrez patinatzaile kubatarrak: 100 metroak nork osatuko zituen azkarren?

Orain urte bi txirrindulariaren eta korrikalariaren arteko erronka antolatu zuten. Zapatuko lasterketa faktore bik baldintzatu zuten. Alde batetik, korrika3_contentdistantzia apur bat laburtu zuten —10 bat metro— lasterketaren ostean patinatzaileak geratzeko metro nahikoa izan zezan. Bestetik, lehen saiakera balio bakoa izan zen, baina Beitia ez zen konturatu eta distantzia osoa egin zuen. Horrelako ahalegin batetik errekuperatzeko atleta batek hiru orduko atsedena behar duela argitu zuen Juan Sampedro DKTko arduradunak, baina Beitiak hamar minuturekin konformatu behar izan zuen. Azkenean, benetako ordua: abiatu ziren eta korrikalariak aldea hartu zuen; patinatzaileak alde jan zion metroak egin ahala, baina ez zen nahiko izan. Korrikalaria irabazle. Edo biak. Edo, Ezkurdin sortutako giroa ikusita, atletismoa izan zen irabazle nagusia.


(Argazkia: DKT).