Espainiako mendi lasterketen Kopako azken lasterketak merezi baino parte hartze baxuagoa izan zuen; 37 korrikalari batu ziren Tabirako irteera puntuan. Horrek lehiakortasunari eragin zion eta faboritoek uste baino lan errazagoa izan zuten. Gizonetan Oier Ariznabarreta durangarrak (1.36.59) ia zortzi minutu atera zizkion Ekaitz Kortazarri: 1.44.19. Aitor Mimenza elorriarrak osatu zuen podiuma: 1.44.30. Mimenza eta Kortazarrek lehia estua mantendu zuten.

12028723_1205423216138634_5533965813076038665_oEmakumeetan hiru parte hartzaile bakarrik izan ziren. Uribarri Egia erraz nagusitu zen (2.11.15) Arantzazu Perez de Arenazaren (2.20.11). eta Maite Zengotitabengoaren (2.39.10) aurretik.